XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bart, 12'etan illik aurkitua izan da Sir Solomon Newfork injinierua, bere txaletako lorategian.

Gosaria utzi, eta ertzaindegira abiatu zan iraduz Sherlock Holmes ikerlaria.

Eta, naiz aski gogo txarrez, baita, aren atzetik, Watson sendagillea ere.

Ertzaindian, begirune aundiz, Españi'ko ertzaintzaren buruzagi nagusi berak artu zituan: - Errez eta azkar argitu aal izan dugun auzia izan da, Jaunak, eriotz onen auzia.

- Sir Solomon Newfork injinieroak, bere burua il du.

- Sir Solomon Newfork, Inglanderriko injinierorik ospetsuena zan.

- Ospe orrek irabazi zion ain zuzen Sir izengurena.

- Bereak ditu Inglanderri`ko eta beste errialde askotako zubi berririk geienak.

- Oso aberatsa da. Eta naiz aski latza ta gizatxarra izan, ez dirudi bere biziari etenketa bat emateko asmotan zebillenik.

- Eranegun bertan, atsaldean, gonbiratu gindun gu, gaur berekin bazkaltzera,- azaldu zuan Watson sendagilleak.

- Baleike, baiñan zuek ez dakizuten gauza da, atzo arratsaldean zerraldo mozkortu zala; eta, mozkorturik, bere burua il zuala.

- Ezkerreko saietsaren aurka ipiñi zuan pistolaren agoa.

- Pistola berea da.

- Bala sartzean, suak alkandora zerbait erre zion; eta keak eta erraultsak alkandora ez ezampecirc;, zauri zabalaren barrua ere zikindu zioten.

- Bere langelan ia osoro utsik, wiski-botilla bat aurkitu dugu.

- Wiski aurkitu dio, gaiñera, ezpaiñetan zuek coroner eta guk forense esaten diogun legezko-sendagilleak erio-ebakuntza egin dionean.

- Sendagille ori, eginkizun ortan yayoa izango da noski?.

- Sendagille ori, Madrid'ko Salustiano Perez y Perez doktorea, arazo auetarako Españi'ko ertzaindiak duan onena da.

- Zer-gerta-ere, Donosti'koari udaldian laguntzeko onera etorria.

- Erregeak uda emen igarotzen duan ezkero, ertzaindiak bere jenderik onena ekartzen bait du uri ontara.

- Zoaz lasai, Mister Holmes.

- Zoaz lasai, Mister Watson.

- Sir Solomon Newfork injinieruaren auzia, itxirik dago.

Ori esanda, zutitu, ta eskua eskeiñi zien gure bi adiskideei Don Gumersindo Cabezón Cordero Españi'ko ertzaindiaren buruzagi nagusiak.

Eskerrak emanda kaleruntz abiatu ziran Sherlock Holmes eta Watson sendagillea.

Berriro dei egin zien ordea Don Gumersindo'k: - Badut, Jaunak, beste zerbait ere zuei esateko: Bazuan, ildakoak, buruan zauri bat: illik erortzean bide ertzeko orma jota artutako kolpeak egiña; (...).